Kanpainak

“KAMDA ESPEDIZIOA: HEZI, IRAGARRI, ALDARAZI” KANPAINA GOGORATZEN

2016-2017ko ikasturteko elkartasun-kanpainaren bitartez, hezkuntzak aldarazteko daukan indarrean sakondu nahi izan genuenez, kalitateko hezkuntza sustatu genuen Indiako iparraldean dagoen Kamdan. Irakasleen prestakuntza eta gaur egungo eskola hobetzea zen gure asmoa, eta, horretarako, etorkizunean eskola berria eraikitzeko fondoak bildu nahi genituen.

Bolivia, Brasil, Kamerun, Espainia, Gabon, Ekuatore Ginea, Indonesia eta Venezuelako berrogeita eta hamabi ikastetxe eta kultura-zentro eskolapiotako ikasgeletan, hezkuntzak aldaketaren sustatzaile moduan daukan balioa landu eta Indiako errealitate eskolapioa ezagutu zuten.

Sentsibilizaziorako lan horri esker, guztira 198.495,29 € bidali ahal izango ditugu, Kamdako eskolan kalitateko hezkuntza bermatzeko. Horri esker, gainera, etorkizun hurbilean eskola berria eraiki ahal izango dela ere amestu dezakegu.

Eskerrik asko! Thanks! Merci! Obrigado!

Grafikoetan sakatu, azken urteotako bilakaeraren jarraipena egiteko:

grafico dinero recaudadografico centros