Sarearen bisita Estatu Batuetara eta Kubara

26-09-2025

Irailaren 18tik, Sarearen Batzorde Betearazlearen ordezkaritza bat Estatu Batuetako eta Kubako eskolapiak bisitatzen ari da. USA-PR Probintziak eta Itaka-Eskolapioen Sareak duela urte batzuk hasitako bide partekatuan sakontzea da helburua, bien arteko ezagutzan eta lankidetzan haziz. Probintziako goi-mailakoak eta garapen-bulegoko arduradunek ere parte hartzen dute programa honetan.

Ibilbidearen lehen zatia iparralderago dauden presentzietatik igaro da: Annunciation parrokia (Harlem, New York), Devon Preparatory School (Devon, Pennsylvania) eta St. Helena (Bronx, New York). Leku hauetan hainbat topaketa izan dira misioko errealitateak ezagutzeko eta Itaka-Eskolapioak aurkezteko. Ondoren, Kentuckyko eta Floridako eskolapioetan barrena jarraituko du ibilbideak, eta Kuban amaituko da.

Zalantzarik gabe, aukera paregabea gure sarea eraikitzen jarraitzeko eta partekatzen dugun misioan urrats berriak emateko.