Kamerungo "Bakea elkarrekin eraikitzen" proiektua, Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatua
Lankidetza eta Elkartasunerako Euskal Agentziak 125.000 euro baino gehiago eman dizkio Itaka-Escolapiosi "Bakea elkarrekin eraikitzen, arbeletik komunitateraino: Kamerungo gatazken prebentziorako bidea".
Duela bederatzi urtetik hona, Kamerun anaien arteko gatazka "ikusezin" batean murgilduta dago, eta dagoeneko 6.000 pertsona hil eta 700.000 pertsona desplazatu ditu.
Proiektu hau 2026ko urtarriletik 2027ko abendura bitartean garatuko da Kamerungo Bamenda, Bamendjoun, Badnjoun, Bafia, Douala, Kumba eta Yaoundé herrietan, eta 25 ikastetxetako irakasleak eta familiak eta komunitate zibil osoa Kamerunen elkarrizketaren eta bakea eraikitzearen eragile izan daitezen lagundu nahi du.
Horretarako, ekintzak aurreikusi dira, bai tokian-tokian, bai estatuan. Ekintza horien artean daude ikastetxeetan sentsibilizazio-saioak egitea eta bakearen aldeko batzordeak osatzea, erreferentziazko mekanismoak abian jartzea haurren osasun mentalari arreta emateko, elkarrizketa eta bakea sustatzeko erlijioen arteko topaketa bat egitea, edo Bakearen aldeko komunikazio eta eragin politikorako kanpaina bat egitea.










