Eskolapia misioaren aurkako erasoa MInheuenen (Mozambike)

07-05-2026

Minheueneren presentziak, Mozambiken, eraso larria jasan zuen apirilaren 30ean, eskualdeak aspaldidanik bizi duen gatazkaren esparruan. Notiziak ezin latzagoak izan ziren: Minheueneko eskolapia misioa ia erabat suntsituta geratu da, erreta, parrokia-eliza, eskolina eta komunitatearen etxea barne.

Herrixka ere bandalizatu egin dute, eta hainbat hornidura suntsitu: osasun-zentroa, berritu berri duten lehen hezkuntzako eskola eta hainbat familia-etxe... Herritar gehienek ihes egin ahal izan zuten, inguruko basoetan ezkutatuz, eta han bizi zen komunitate erlijiosoak etxeak eta segurtasunak galdu ditu. Balantzearen eta hausnarketaren zain gaude oraindik, epe labur, ertain eta luzerako planen zain.

Gure tristura izugarria adierazten dugu, jasandako bidegabekeriagatik amorrua, eta kezka sakona lekuaren orainagatik eta etorkizunagatik, Minheueneko jendeagatik eta txirotasunagatik, gerragatik eta indarkeriagatik hainbeste sufritu duten inguruko herriengatik.

Posible den laguntzarako ekarpen ekonomikoetarako bi kontu-zenbaki sartu ditugu:
Itaka-Eskolapioak sarea: ES 61 2100 8686 8302 0003 4601
Pías Emaus eskolak: ES 64 0128 0362 5101 0050 0552