Kanpainak

ESKOLAPIOAK MENDEBALDEKO AFRIKAN ETA SENEGALEKO BARNETEGIAK

logo africa oeste

1963. urteaz geroztik, eskolapioek agerpen egonkor bezain iraunkorra dute Senegalen, neska-mutil senegaldarrei kalitateko hezkuntza eman nahian. Horretarako, Lehen Hezkuntzako lau eskola, Bigarren Hezkuntzako hiru eskola, bi baserri-eskola eta zentro tekniko bat dauzkate, eta, guztira, 2.000 neska-mutil baino gehiago artatzen dituzte bertan.

Iazko urtean, Mendebaldeko Afrikako agerpen eskolapioak lehen aldiz bat egin zuen Itaka-Eskolapioen elkartasun-sarearekin. Mendebaldeko Afrikan, Senegalen ez ezik, Boli Kostan eta, laster, Burkina Fason ere badaude eskolapioak.

Itaka-Eskolapioek Mendebaldeko Afrikan babestutako proiektuen artean, honako hauexek nabarmentzen dira: Senegaleko bost barnetegi eta haurtzaindegi bat, Senegaleko zein Boli Kostako bi gizarte-zentro, Senegaleko zein Boli Kostako Calasanz Mugimenduko taldea eta katekesiko taldea (laster, Burkina Fason ere bai) eta zenbait lekutan etorkinak alfabetatzeko dauden proiektuak, baita borondatezko lana sustatzeko beste zeregin batzuk ere.

Ondoren, bi fitxa jaitsi ahal izango dituzue, ikasgelan lantzeko eta Senegaleko errealitatea nahiz eskolapioek herrialdean duten errealitatea sakonago aztertzeko.

SENEGAL – SUNU GAAL

ESKOLAPIOAK MENDEBALDEKO AFRIKAN ETA ITAKA-ESKOLAPIOEN SAREA

Barnetegiei buruzko informazio gehiago jasotzeko, hurrengo estekan sakatu eta Itaka-Eskolapioen sarean sartu.