BEGIRATU ETA ULERTU EGINGO DUZU
Itaka-Eskolapioak Fundazioak misioa partekatzen du zenbait herrialdetan: Kamerun, India, Brasil, Bolivia, Venezuela, Dominikar Errepublika, Espainia…, bere ustez mundua eraldatzeko modu onena delako hezkuntza.
Herrialde horietako errealitateak, testuinguruak eta premiak era guztietakoak direnez, “BEGIRATU ETA ULERTU EGINGO DUZU” dinamikaren bidez zuon begirada ireki nahi dugu eskolapioen obren atzean zer dagoen jakin dezazuen.
Fitxa bakoitzean, eskolapioen lanaren helburu diren OBRAK nolakoak diren jakin ahal izango duzue: kokaleku dituzten herrialdeak, hiriak eta auzoak; gurekin lan egiten duten familiak eta neska-mutilak; euren hezkuntzaren errealitatea (eskola, barnetegia, zentro kulturala…); eta euren astialdian zer egiten duten.
Testuinguruei eskolapioekin lan egiten duten herrialdeetako bizilagunek emandako informazioaren bidez begiratuz gero, euren errealitatea hobeto ezagutu eta euren begien bitartez ikusi ahal izango dugu.
Ariketaren osagarri, umeek “BEGIRATU ETA ULERTU EGINGO DUZU” fitxa sortu ahal izango dute, euren errealitatea azaltzeko. Adinaren arabera, marrazkiak, irudiak, informazioa… erabili ahal izango dituzte horretarako.
Herrialde bakoitzari dagokion ikurrean klik eginez, jarduera-fitxak deskargatuko dituzu.