“BEHERAGOKO BEGIAK”. BESTE ERA BATEKO IKUSPEGIA
Helduok eta adingabeek ez dugu errealitatea modu berean ikusten. Izan ere, batzuentzat arazo handiena dena hutsaren hurrengoa izan daiteke besteentzat edo alderantziz.
Neska-mutilen errealitateari dagokionez, helduok beherantz begiratzen dugu, goitik beherantz, alegia. Neska-mutilek, ordea, gorantz begiratzen dute, begiak altxatzen dituzte. Ikuspegi desberdinetatik begiratzen dugu. Dena dela, gabezia omen dena aukera aberasgarria da benetan, guztiok ingurukoen begiez ikusten ahalegintzen bagara.
Proposatutako jokoaren bidez, bizitzari nondik begiratzen diogun konturatu ahal izango gara, eta beste neska-mutil batzuek euren errealitatea nola ikusten duten jakin ahal izango dugu.
“Errealitate batuen” erakusketa handia egingo dugu, eta Internet bidez nahiz modu fisikoan partekatuko dugu ahal den lekuetan. Errealitatea fokatzeko jostailuzko kamerak egingo ditugu, eta ateratako argazkiak eskolapioetako ikastetxe guztiekin trukatuko ditugu. Heltzen ari diren postalak ikus ditzakezu bloggean:
www.ojosbajitos.blogspot.com
– Kamerak: gure ikastetxeetako ikasleek kartoizko edo paperezko argazki-kamerak egin ditzakete, euren hezkuntza-errealitateari begiratzeko. Hartara, geure eskolan gustukoen duguna edo geure hezkuntza-ingurunean aldatu nahi genukeena enkoadratuko dugu.
Gustuko duzue ariketa? Kamera politak egingo dituzue? Zeure ikasleei atera argazkiak kamerak egiten daudenean edo fokatzeko moduko errealitateen bila dabiltzanean. eyes@itakaescolapios.org helbidearen bitartez partekatu.
- Argazki-kamera deskargatu – oinarrizko eredua
- Kartoizko argazki-kamera deskargatu – erdi mailako eredua
- Argazki-kamera ebakigarria deskargatu – erdi mailako eredua
- Argazko-kamera ebakigarria deskargatu – goi mailako eredua
– Argazkiak: guztiok metro batetik beherako altueratik begiratzen ikasi behar dugu. Geure hezkuntza-errealitatetik partekatu nahi dugunari aterako dizkiogu argazkiak, argazki-kameren, mobilen, tableten edo beste gailu batzuen bitartez. Argazkiak atera eta etxerako lanak non eta nola egiten dituzun edo non eta nola ikasten duzun erakutsi. Zer egiten duzu eskolan ez zaudenean? Nolakoak dira zure irakasleak? Eta ikaskideak?… Geure errealitatea fokatuko dugu.
Zeure irudiaren xehetasunak azaltzeko, posta-txartela dirudien txantiloi hau bete.
Posta-txartelaren forma emango diogu, eta non atera dugun eta zer islatzen duen azalduko dugu.
Zeure lana partekatzeko, argazkiaren fitxategia eta posta-txartelaren beste fitxategi bat bidali posta elektronikoz honako helbide honetara (eskuz idatzi eta eskaneatu edo ordenagailuan bertan idatzi dezakezu): eyes@itakaescolapios.org
POSTA- TXARTELA |
|