Kanpainak

ATAMBUAREKIN BIDEAN – BERJUMPA DENGAN ATAMBÚA

cartel campaña 1516 web

Ikasturte osoan, leku askotako eskolapiook “Elkarrekin bidean” leloa partekatzen ari gara egiten dugun guztiaren ardatz nagusi moduan. Testuinguru horretan, Itaka-Eskolapioak Fundazioan urte osoan batera sustatzen ditugun ekimen adierazgarrienetakoarekin topo egin dugu berriro: eskolapiook hegoaldeko herrialde txiroetan garatzen dugun misioaren aldeko elkartasun-kanpaina.

Hiru urtez jarraian, gure elkartasun-kanpainek era guztietako herrialdeei eta proiektuei laguntzea izan dute helburu. Ikasturte honetan, ordea, herrialde bakarreko misio eskolapioa baino ez da izango gure begiradaren eta ahaleginen xedea: Indonesia, alegia.

Elkartasun-kanpainaren helburua bikoitza izango da: batetik, eskolapioekin bat egingo dugu Indonesian, hau da, eskolapioen agerpen sortu berrietako batean. 2013an Atambuan abian jarritako misioko errealitatea ezagutuko dugu, eta eskolapioek bertan gizarte, hezkuntza eta pastoraltza arloan garatzen duten lana emango dugu jakitera. Horretarako, premia handienekoen artean lan egingo dugu, eta haien ametsak partekatuko ditugu, etorkizunean misio hori are handiagoa izan dadin.

Horrez gain, kanpainaren bidez, beste jende askoren elkartasunarekin lotu nahi dugu geurea, hainbat hiri eta ikastetxetan. Horrela, gaur egun Atambuan oso beharrezkoa den proiektua jarri ahal izango dugu abian: landa-ingurune hurbiletan baliabide gutxi dituzten ume eta gazteentzako barnetegia eraikitzea, Bigarren Hezkuntzako ikasketak egiten jarraitu dezaten eta euren bizitzarako zein euren erkidegoen etorkizunerako aurreikuspen hobeak eduki ditzaten.

Hori guztiori kontuan hartuta, 2015-2016ko elkartasun-kanpaina jarriko dugu abian, “Atambuarekin bidean” lelopean. Lelo horren bidez, bidean elkarrekin joateko eta eskolapioen misioa leku txiroenetan ezartzeko egin dugun proposamena azpimarratu nahi dugu. Bestetik, Itaka-Eskolapioak Fundazioko elkartasun-sare handian parte hartzen duten gainerako pertsonekin, ikastetxeekin eta proiektuekin batera ere lan egin nahi dugu.

Kanpaina honetan gogo biziz parte hartzeko eta inplikatzeko eskatu nahi dizuegu.

Terima kasih banyak. Eskerrik asko.