ITAKA-ESKOLAPIOAK TRIPULAZIOA
San Jose de Calasanzen zuzendaritzapeko txoen taldea gara, eta itsasoak geure paperezko itsasontzian zeharkatzen ditugu, munduko eskolapioen errealitatea ezagutu nahian. Aurton, abentura handiari ekin diogu, Atambuarekin joango garelako bidean. Gure eskutik, Indonesiako hiri zoragarri hori ezagutu duzu, eskolapioak bertara iritsi zirenetik 2 urte igaro direnean.
CALASANZ. Itsasontziko kapitaina da, hau da, bertan gertatzen den guztiaren arduradun nagusia da. Hona hemen bere xedea: munduko leku guztiak “pietatez eta letraz” betetzea.
LOOK. Mutil asiarra da, eta oso ondo ezagutzen du Indonesia. Itsasontziko zelataria da, hau da, gertatu daitekeen edozein arriskuren berri eman behar du. Itsasontzian bertan, trapan (zaintza-dorrean) ematen du eguna, eta, bertatik, ustezko mehatxuei erreparatu eta lehorrera edo helmugara iristear dauden ematen du jakitera.
LOOK. Mutil europarra da. Itsasontziko sukaldaria da, baita txo nagusietakoa ere. Berari esker, guzti-guztiak oso ondo elikatuta daude. Oso gustuko du zenbait herrialdetako janaria prestatzea eta era guztietako osagaiak erabiltzea. Hona hemen bere leloa: “bizitzari gatza bota behar zaio”.
MARINE. Neska afrikarra da. Gazteena bada ere, itsasontziko lehen mailako ofiziala da. Kapitainarekin batera, itsasontzia gidatzen du itsaso eta ozeanoetan zehar. Mapak irakurtzeko trebezia dauka, baita orientatzeko sen handia ere. GPS txikia esaten diote.
BLA. Erdialdeko Amerikako neska da. Telegrafista da. Gertatzen den guztia jakinaraztea eta zabaltzea dauka helburu: itsasontziren bat hurbiltzen den ala ez, ekaitza egongo den ala ez, SOSa bidaltzea, familiei telegramak bidaltzea nola dauden jakin dezaten… Bitxikeria bat: badaki morsean hitz egiten.
JIWA. Neska hegoamerikarra da. Makina-burua da, hau da, itsasontziko ekipamendu mekaniko guztiak eduki behar ditu abian. Hona hemen bere grina: itsasontziaren barruko aldean dagoen guztia muntatzea, desmuntatzea eta konpontzea.
Bazatoz gurekin? Gure txoetako bat izan nahi duzu? Itsasontzira igo!
Ondoren, Itaka-Eskolapioak eskifaiako txoa izateko oinarrizko elementuak dituzu ikusgai. Mozorrotu eta itsasontzira igo. Atambuarako bidea egingo dugu elkarrekin.
TXOEN TXANOA
http://www.disfrazcasero.com/2012/06/gorro-de-marinero-de-papel-para-disfraz.html
https://www.youtube.com/watch?v=mxNN51bOiIM
LOOK TXOA
KATALOXA
http://www.dibujosparapintar.com/manualidades_catalejo.html
http://manualidades.euroresidentes.com/2013/05/como-hacer-un-catalejo-casero.html
KALEIDOSKOPIOA
https://www.youtube.com/watch?v=Vj1wNMPTSEM
https://www.youtube.com/watch?v=vMflb4D8dpo
SUKAL TXOA
SUKALDARI-BURUAREN TXANOA
http://www.guiademanualidades.com/sombrero-de-chef-para-ninos-26745.htm
https://www.youtube.com/watch?v=oVyuSDSB0A8
MARINE TXOA
ITSASONTZIKO LEMA
http://www.aventurasencasa.com/recursos/timon
BLA TXOA
MORSEKO GAILUA
https://es.answers.yahoo.com/question/index?qid=20080929194250AAz9soV
http://www.ehowenespanol.com/construir-manipulador-practicar-codigo-morse-como_194702/
JIWA TXOA
Fitxategia jaitsi eta erreminta guztiak ebaki, margotu eta kolatu kartoi mehean.