“ZATOZ IKUSTERA, DENON ERREALITATEA” KANPAINA GOGOAN
2014-2015eko elkartasun-kanpainaren bidez, hezkuntzaren indar eraldatzailean sakondu nahi izan genuen. Horretarako, hobeto jakin nahi izan genuen eskolapioek nola sustatzen duten kalitateko hezkuntza integral eskuragarria munduko hainbat leku txirotan. Calasanzen garaiko Erromako Trasteveren bezala, leku horietan hezkuntza-lan horren premia dute bertako ume zein gazteen etorkizunaren alde egiteko, gehienak oso txiroak dira-eta.
Kanpainaren bitartez, txirotasunean bizi diren umeen begiez begiratu ahal izan genion eskolapioen hezkuntza-errealitateari. Ikasturte osoan, eskolapioen eta Itaka-Eskolapioak Fundazioko elkartasun-sarearen agerpenpean dauden munduko “trastebereetara” hurbildu ahal izan gara.
Espainiako 37 ikastetxetako 20.000 ikaslek baino gehiagok aldaketarako indarra daukan hezkuntzaren balioa landu zuten ikasgeletan, eta egoera txarragoan dauden lekuetako eskolapioen errealitatea ezagutu zuten. Sentsibilizaziorako lan horri esker, guztira 176.210,91 euro bidali ahal izan ditugu Itaka-Eskolapioak Fundazioko elkartasun-sareko hezkuntza-proiektuetara.
El descenso que se produce en el curso 2014-2015 se debe a que en la anterior campaña se imputó el importe recibido por el premio Norte y Sur, además de ésto el dinero recaudado el pasado curso por uno de los colegios se destinó a una de las ordenes religiosas con las que se comparte el centro escolar