Kanpainak

KANPAINAKO JARDUERA NAGUSIAK

Itaka-Eskolapioetako esploratzaileek bost jarduera nagusi prestatu dizkigute, Senegaleko errealitatea nolako den aurkezteko asmoz, eskolapioek bertan berrogeita hamar urte baino gehiago daramatzatela kontuan hartuta.

CALASANZ

Goizero ikastetxeko jarduerari ekiten diogunean, Senegalen alde otoitz egitera gonbidatuko gaitu. Bost otoitz proposatuko dizkigu, eta kanpainak dirauen egunetan tartekatu ahal izango ditugu.

ORAMOS CON SENEGAL SENEGALEKIN OTOITZ EGITEN DUGU WE PRAY WITH SENEGAL NOUS PRIONS AVEC LE SÉNÉGAL ORAMOS COM SENEGAL
LUNES ASTELEHENA MONDAY LUNDI SEGUNDA-FEIRA
MARTES ASTEARTEA TUESDAY MARTI TERçA-FEIRA
MIÉRCOLES ASTEAZKENA WEDNESDAY MERCREDI QUARTA-FEIRA
JUEVES OSTEGUNA THURSDAY JEUDI QUINTA-FEIRA
VIERNES OSTIRALA FRIDAY VENDREDI SEXTA-FEIRA

SUKAL

Sukalek Senegaleko tradizioak eta kultura ondo baino hobeto ezagutzen dituenez, musika, dantza eta moda uztartzen dituen jarduera aurkeztuko digu.

Senegaleko danborren erritmoen mP3:

SENEGALEKO JAIA

BLA

Gure pertsonaiak elkarrizketa eta lankidetzapeko lana oso maite dituenez, inork irabaziko ez duen jokoa proposatuko digu. Bertan parte hartzen duten guztiek, hain zuzen ere, aurrera egitea eta kanpainan babestutako hezkuntza-proiektuetako bat lortzea izango dute helburu nagusi.

“HEZKUNTZAREN ALTXORRA” KARTA-JOKOA

Argibideak

Kartak

MARINE

Marinek errealitate eskolapioa inork baino hobeto ezagutzen duenez, gure altxorrak, gureak zein gure familiarenak eta adiskideenak, zein diren ezagutzera gonbidatuko gaitu jarduera honetan. Horretarako, dinamika txikia garatuko du, aurkitutako altxorrak gordetzeko kutxa egin dezagun.

GURE ALTXORRA aktibitate ficha

Gutune eta kutxa ebakigarria

14 urtetik aurrerakoentzat eranskinak

JIWA

Espedizioko kanoa eta elementu guztiak puntuan jartzen dituena da, eta, txantiloiaren bidez, geure ikastetxea apaintzeko eta argazkiak ateratzeko photocalla egitea proposatuko digu.

PHOTOCALLA