2014-2015 ZATOZ IKUSTERA, denon errealitatea
http://youtu.be/GvxzDSU82i0 San José de Calasanzek inspiratutako hezkuntza-zereginak umeak eta gazteak ditu helburu nagusi: funtsezko orientazio horren arabera, euren erabateko garapena eta zoriontasuna lortzea da jardun osoaren xede nagusia. Ume eta gazteen zeresan nagusi hori hezkuntza-ekintza osoan hartu beharra dago kontuan, eta, ezer baino lehen, errealitatera hurbiltzeko aukeratutako modua ere bai. Errealitateari umeen begiez begiratzeko eskatzen digu Calasanzek, baina batez ere, ume txiroen begiez. Elkartasun-kanpaina honetan, ikuspegi hori jorratzen saiatuko gara, hain zuzen ere. Horrela, ikuspegi horren bitartez, gaur egungo munduko “trastevereetara” hurbilduko gara, bertan dauden eskolapioen eta Itaka-Eskolapioak Sarearen eskutik. Calasanzek esango lukeen bezala, hezkuntza-zeregina integrala izan dadin, “beheratu” egin behar gara, txikienei eta ahulenei argia emateko. Errealitateari begi horiez, “beheragoko” posizio horretatik begiratuz gero, bertatik ikusten diren premiei erantzun ahal izango diegu: beldurrak baretzea, ilusioak suspertzea, ametsak egia bihurtzea…