Kanpainak

ITAKA-ESKOLAPIOETAKO ESPLORATZAILEAK

canoa

Indiako Kamdako hezkuntzaren kalitatea hobetzea helburu zeukan iazko ikasturteko kanpaina amaitu ostean, abentura berriari ekingo diogu Calasanzen gidaritzapean, Mendebaldeko Afrikako eta, zehatz-mehatz, Senegaleko errealitate eskolapioa ezagutzeko asmoz.

Gure espedizioa lehorreratu egin da, eta, Senegal ibaia zeharkatuko duen kanoara igo ostean, Itaka-Eskolapioen sareko proiektuak aurkeztuko dizkigu.

CALASANZ. Hezkuntza unibertsalerako eskubidearen bultzatzailea da. Espedizioko burua denez, bertan gertatzen den guztiaren arduradun nagusia da. Hona hemen bere xedea: munduko leku guztiak “pietatez eta letraz” betetzea.

QUISAP. Kamdako eskolatik hurbil dagoen herrian jaio zen, natura bete-betean. Hori dela eta, ingurumena eta garapen jasangarria maite ditu bete-betean. Beraz, honako hauxe da bere leloa: “berde ikusten zaitudala berde”.

MARINE. Neskatilatxo afrikar hau espedizioko gazteena bada ere, Calasanzekin batera taldea bidezidor eta bideetatik eramango duen gidaria da. Mapak irakurtzeko trebezia dauka, baita orientatzeko sen handia ere. Errealitate eskolapioa ondo baino hobeto ezagutzen duenez, bete-betean lan egiten du baztertuen alde. Senegaletik bertatik hartu du bere leloa: “guztiok kanoa berean gaude”.

SUKAL. Mutil europarra da, esploratzaile nagusiena. Espedizioko kide guztiei emango die jaten. Oso gogoko ditu elkartasun-kanpainak, gustu-gustuko duelako herrialde guztietako elikagaiak prestatzea eta era guztietako osagaiak dastatzea. Hori dela eta, ondo baino hobeto ezagutzen ditu kulturak, eta haien arteko bitartekaria ere bada. Hona hemen bere leloa: “bizitzari gatza bota behar zaio”.

BLA. Erdialdeko Amerikako nerabea da. Espedizioan gertatzen den guztia jakinaraztea eta zabaltzea dauka helburu. Hobezina da sare sozialetan. Morsean nahiz 140 karaktereren bidez komunikatzeko gai da. Komunikatzeko gaitasun horri esker, bitartekari aparta da, baita bakearen aldeko langile amorratua ere. Honako hauxe da bere leloa: “elkarrizketa gakoa da beti”.

JIWA. Neska hegoamerikar hau espedizioko mekanikaria eta “konpontzailea” da. Hona hemen bere grina: era guztietako mekanismoak muntatzea, desmuntatzea eta konpontzea. Badaki lan egin eta ikertuz gero badagoela dena konpontzerik. Badaki arazo handi eta txikietarako konponbideak bilatzen.