Udara, Barria, 91 ume ,14 begirale eta hainbat sukaldari eta laguntzaile. Pozez, emozioz eta gogoz pasatako 14 egun.
Esperientzia berri, lagun berri eta amets berri ugari izan diren kanpaketa honetan elkarbizitzaren esanahia hobeto ezagutu dugu. Baita elkarbanatzearena ere, egun hauetan zehar dena guztiona dena ikusi ahal izan dugu eta oso gutxi behar degula zoriontsuak izateko.
Egunero irrifar txiki batekin esnatzeak eta oheratzeak begiraleei lanean jarraitzeko indarrak emanik aurrera atera da Barria 2012ko kanpaketa. Bakoitzak jarri duen hazi horrekin talde sendo bat egitea lortu da!