Kanpainak

ESKOLAPIOAK KONGOKO EDen, EZIN ABERATSAGOA DEN HERRIALDEAN

fondo logo

Eskolapioak 2014ko azaroan heldu ziren herrialdeko hiriburua den Kinshasara. Kongoko eskolapio batek Kamerungo eskolapio baten eta Gineako beste baten laguntzaz jarri zuen abian Kongoko misioa, Erdialdeko Afrikako probintzia eskolapioaren babespean. Hartara, hiru eskolapioek lehenengo erkidegoa sortu zuten Lemba auzoan. Gaur egun, eskolapioek bi erkidego dituzte KEDen: Kinshasakoa, lehen aipatutakoa, eta, handik ehun kilometrora, hegoaldean, Kikonkan dagoen beste bat.

Eskolapioak Afrikako bigarren herrialde handieneko errealitatean daude murgilduta, eta, zenbatespenen arabera, 80 milioi inguru lagun bizi dira bertan. Herrialdeko biodibertsitatea ezin aberatsagoa da, planetako bigarren baso tropikal handiena duelako, produktu mineralen mosaikoa daukalako lurpean eta bertako Kongo ibaiak herrialdeko nahiz Erdialdeko Afrikako zati handi bateko merkataritza bultzatzen duelako. Hala ere, ezegonkortasun ekonomiko larritik irtetea lortzen ez duenez, herrialde txiroenetakoa da (188 postutatik, 176.ean dago Nazio Batuen Erakundeak 2017rako zehaztutako GGIn).

Ondoren, hiru fitxa jaitsi ahal izango dituzue, ikasgelan bertan lantzeko eta Kongoko Errepublika Demokratikoko errealitatea nahiz eskolapioek herrialdean dutena sakonago aztertzeko.

KONGOKO ERREPUBLIKA DEMOKRATIKOA

KONGOKO UMEAK ETA GAZTEAK

ESKOLAPIOAK KEDen